Emakumeen Nazioarteko Eguna

Azaroak 25: Emakumeen Nazioarteko Eguna. Unamunoko talde feministak prestatu duen bertso hau ekarri dizuegu, arazo honi buruzko hausnarketak piztu nahi ditugulako. Behean, Unamunoko Talde Feministako eta Unamuno Irratiko hainbat parte hartzaileren argazkia jarri dizuegu.

 

Bertsoaren transkripzioa:

 

Ez dut inoiz ulertu (e)ta

ez dago ulertzerik:

emakumeon kontra doaz,

(e)ta ez dute arrazoirik.

 

"Fuerteak" eta "azkarrak"

direla uste dutelarik,

emakume bat jotzeko

ez dute eskubiderik.

 

Mesedez, azaldu neuri,

(e)ta esaldi baten bakarrik,

zergatik e(d)uki behar dudan

inorengana beldurrik.

 

Ez dago sarrail, gartzela

ezta inon harresirik,

guztion askatasuna

inoiz ostuko duenik.


Programa:


Escribir comentario

Comentarios: 1
  • #1

    mikel (viernes, 25 noviembre 2016 12:36)

    oso saio polita. Zorionak!!!